Oroigarri gozoa
Confituras Goya, Manuel Goyak eratu zuen 1886. urtean nork bere lehenengo establezimendua zabaldu zuen Gasteizko Mateo Morazza kalean. Garai hartan, gozotegiek goxokiak eta kandelak lantzen zituzten, produktu bi hauek lehengai orokor berbera erabiltzen zutelako: Eztia.
Saturnino Goya bere semeak ordezkatu zuen, lantokia eta denda leku aldatuz gaur egungo kalera: Dato 6 kalea(ensanche de la estación kalea zena).
Jose Goya Mendizabalen garaian, hirugarren generazioan, izan zen haintat berritasun gaineratu zirenean. Denborarekin enpresaren identitate seinale nagusi bihurtuko zirenak. 1920-ko hamarkadan "Vasquitos y Nesquitas" izeneko bonboiak sortu zituen, hasiera batetan soilik bi aldaera zituztenak eta pixkanaka-pixkanaka "bocadito"-ak, "kirris"-ak, "goyesco"-ak, euskal fruituak, trufak,... erantsi zaizkionak. Geroago, bonboi hauek saltzen diren, eta aski ezaguna den, kaxa asmatu zuen. Teresa Garciarekin ezkondu zenean Teresa familiaren pastegintza, Pasteleria Garcia pastelgintza Dato 20 kalean kokatua, eta Jose Goya-en pastelgintzak bat egin zuten lantokia Ortiz de Zárate 6,7,8,10,12 eta 14 kalera leku aldatuz.
Jose Manuel Goyarekin, laugarren generazioa, zabalkunde haundi bat burutu eta negozioaren trinkotzea 4 denda berriren zabaltzearekin; Gasteiz 78 etorbidean, Gasteiz 45 etorbidean, Ortiz de Zárate 6 kalean eta Duque de Wellington 8 kalean. 1997.urtean Barrachi 35 kalera mugitu zen lantokia. Instalazio berriek elaborazio prozesua eraberritzea, produktu gama zabaltzea eta kalitatea bermatzea lortu zuten; 2003. urtean AENOR ziurtagiria lortu zuten UNE-EN-ISO-9001-Kalitatearen Gestio Sisteman. Gaur egun, Confituras Goya 5. generazioan dago jadanik.